XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aski orduan.

Gesu batean adelatuko diagu denau.

Ongi ote dagigu gero?

Ahalgo Xaxitxo Dama leberrari aurkezterik?

Euriak atertzen ez badu hemen ez dugu zer eginik: Sugaar jinen zitzaion eta ziur asko ez da inorentzat egonen.

Are sordeiago guretzat.

- Xaxitxorentxat bai.

Noski, eta hartzara zuk arrazoin, beti bezala: egia betidanik zure manutan: Hodeik eta Ekhik izuetsi dituzten horietan, batez ere.

Lagatzen ez didazuen arren aitorttu behar, baina, nire begitan ba dela argirik jada: ez dela engoitik, alegia, ludi hontako ihardokia burutua (eta zalantzak burutzear daitekeenaz).

- Ezta serioski hasia ere, Adur, ez bederen hamairugarrengo gure alabatxo honek Hilargi aurrez aurre gur dezaneino eta bitartean.

Eta sorgin guztiak beronentxe itxadopenetan! Ikustekoa!

- Maiak onetsi behar dik lehenik.

Jakina, eta sorgingo osoari aurkeztu ondoren, baina non dugu segizioa?

Non da adur bakoitzaren ezinbesteko sorgin bederen saila, Maia leze hontatik jalgiarazteko zin-froga?

Erran, nortzu dituzu durundi, gure ondoren gogaituz gureganako din ez direnak, zu Maia erautsiegiak ez zaitzakeentsu, denon onbidea ahantzi eta arras nahasturik azken aldiri hontan zeure kasa ibili zarena.

Horratik diotsut berriro, Xaxi, eta zure sorgindasunak permi izanen al dit oraingoan, ezen hobe genukeela aldegin bageneza: Basajaun beltzak, bere begi bakarra gordetzeko jentilarririk behar ez dezaneino, aments, eta nahiz baseliza zein eliza guztien deusezketa burutu bitartean.

- Zergatik ordea?.

Dama horailak ez zaituelako gaituelako, hi! onetsiko harri horiek oro Lur babeskorrarengana bihur ez balitez.

- Lur... eta zeinen zain zegok berau?

Dena guk egitekoan...?

Batzutan sentitu ahal izan diagu, bada, iharrausi marrezanik aski Lur setati maritxukun honi dantza egitea otu zaiola eta hainbestez!

Lur ez da Maia.

Lur honen abegiak barka zintzakeen baina Dama horrenak ez.

Ba dazagudalako diotsut, alamaia!, bere aharra nozitu ahala ezagutu ere.